Langabeendako joskintza ikastaroa

Ubane Madera 2011ko urt. 13a, 19:31

Udal Enplegu Zerbitzuak joskintza ikastaroa antolatu du, Emaus Fundazioarekin elkarlanean. Helburua da lanerako prestakuntza ematea langabezian daudenendako. Izena emateko epea urtarrilaren 24an amaituko da.

Gehienez 12 laguneko taldeak parte hartu ahal izango du joskintza ikastaro horretan. Nafarroa etorbidean izango dira eskolak, Emausen saltokiaren gaineko lokalean, astelehenetik ostiralera, 15:30etik 20:30era, urtarrilaren 31n hasi eta apirilaren 8ra arte (250 ordu).

Erakutsi eta lan poltsa sortu

Joskintza mekanizatuaren arloan lan egiteko prestatuko dituzte partaideak; eta bide batez, Udalak gura du Emausek Arrasaten duen gizarteratze tailerrean lana egiteko prestatutako pertsonen lan poltsa sortu.

Izena emateko: Arrasateko Udalaren Enplegu Zerbitzua (943-252000)

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak