MU-k zazpi master abiaraziko ditu aurten, langileendako

Ubane Madera 2011ko urt. 10a, 12:32

Hiru unibertsitate master eta titulu propioko lau master jarriko ditu martxan aktibo dauden profesionalendako. Unibertsitate masterrak honako hauek dira: Enpresen Kudeaketa eta Zuzendaritza (Garaian), Kooperatiben Kudeaketa (linean) eta Hezkuntza (linean). Titulu propioak, berriz, honako hauek dira: Berrikuntza eta Ekintzailetza (Oñatin), Ekoizpen Ingeniaritza (Arrasaten), Ekoizpen Ingeniaritza (Bilbon) eta Manufakturing-a (Miñaon).

25 urtetik gorako langileei zuzenduta, “ordutegi aldetik bai formatu aldetik aktibo dauden profesionalen beharretara egokituko da” MU-ren eskaintza berria, MU+ (Profesional Learning Space) izenekoa. Hain justu, eta formatuari dagokionez, presentziazko eskolak eta lineako eskolak tartekatuko dituzte.

Era berean, “master horiek aditu-ikastaro, ikastaro aurreratu eta prestakuntza irekiko ikastaroekin osatuko dira, eta 2011. urtean egin ahal izango dira”.

Etengabeko prestakuntza

MU-ren helburua da “profesionalei graduko eta graduondoko prestakuntza-aukera eskaintzea, bizitza osoan zehar. Neurriko prestakuntza berritzailea izango da, eta 25 urtetik gorakoei aukera emango die, lan egiten duten bitartean, prestatzeko, berdin diolarik unibertsitatetik bost minutura edo hainbat kilometrotara egon”.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak