Helduen Heziketa Iraunkorrerako lokal berriak eta gaztetxoko berria egokitzeko lanak hastear

Ubane Madera 2011ko urt. 10a, 11:09

Hasierako lanak Gabon amaieran egin ostean, gaur, astelehena, hasiko dira Arrasaten bi obra esanguratsuri dagozkion lanak martxa normalean: batetik, erdialdean gaztetxoko berria egokitzeko obrak, eta bestetik, Helduen Heziketa Iraunkorrekoendako lokal berriak egokitzekoak.

Helduen Heziketa Iraunkorreko lokalei dagokienez, lehengo IMIn egokitu behar dituzte; Arrasate pasealekuan, beraz; gaur hasita, 18 hilabeteko epean bukatu beharko dituzte lanok. Aurrekontua, berriz, da 487.600 euro pasa, BEZa barne.

Zazpi ikasgela eta beste

Guztira, 35 metro koadroko zazpi ikasgela, irakasle gela, liburutegi eta informatika gela bana, eta besteak beste, zuzendaritza eta administraziokoendako beste gela bat egoki behar dituzte, esandako moduan, Helduen Heziketa Iraunkorrekoek erabil ditzaten. Oiartzungo Construcciones Otegi Gaztañaga enpresak egingo ditu lanak.

Gaztetxokoa

Gaztetxokari dagokionez, berriz, Pablo Uranga kalean egokituko dute erdiguneko gazteei zerbitzua emateko gune berria. Hain justu ere, orain arte AED eta Ekin elkarteak egon diren leku berean.

Gaztetxokoaren kasuan, bost hilabetean bukatu beharko dituzte lanok. Aurrekontua da 286.000 euro pasakoa, eta Zarauzko Amenabar enpresa arduratuko da obrekin.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak