Fiachras taldea Arrasateko gaztetxean

Maider Arregi 2010ko abe. 28a, 10:04

Kooltur Ekintzak egitarauaren barruan, "mahoneroen herritik eta itsas-lanetik bueltan, tabernan abesteko kantuak", zuzenean entzuteko aukera Fiachras taldearen eskutik. Bergara eta Lazkao artean sortutako talde 'ganberroak' Australiatik bueltan eta Irlandan geldialdia egin ostean bigarren diskoa grabatzen dabiltza Euskal Herrian, taberna giroan lagun artean aurkezteko gogoz daudenak. Hala ere, hori bukatu aurretik, Arrasateko gaztetxera joango dira hango lagunekin urte amaiera ospatzera. Zuzenekoa, abenduaren 30ean, izango da, 22:00ean hasita. Sarrera 5 euro.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak