Teknologia berriekin erlazionatutako jardunaldiak, Garaia Berrikuntza Gunean

Amaia Txintxurreta Guridi 2010ko abe. 3a, 14:53

Garai berriak, teknologia berriak eta enpresa berriak izeneko jardunaldia egin dute Arrasaten. Bertan Microsoftek atera berri dituen hainbat produktu eta aplikazio erakutsi dituzte. Horrez gain, Mondragon Unibertsitateak datorren urtean martxan jarriko duen Sistema Txertatuen masterrari buruz ere hitz egin dute.

Microsoftek berriki atera dituen produktu eta aplikazioak ezagutzeko, Mondragon Unibertsitateko informatika, elektronika eta telekomunikazioko 60-70 ikasle inguru bildu dira.

Windows Phone 7

Mugikorretarako Microsoften sistema eragile berria aurkeztu dute jardunaldian: Windows Phone 7a. Apple-en Iphone-arekin lehiatzeko atera du  Microsoftek mugikor hori eta interfaze berriak, hainbat zerbitzu bateratzen ditu.

Microsoft Surface

Microsoft Surface produktua ere aurkeztu dute. Berezitasuna da ukimen bidezko pantaila duela. Mugikorra bezala, dagoeneko salgai dago eta pantailaren prezioa 12.000 eurokoa da.

Microsoften lehiaketa

Bestalde, Microsoftek ideia txapelketa bat jarri du abian, Windows Phone 7rako aplikazio bat sortzeko lehiaketa: Imagine Cup Lehiaketa, hain zuzen. Bertan parte hartzeko, hiru laguneko taldea osatu beharko da eta lanak aurkezteko epea zabalik egongo da otsailera arte. Irabazleek New Yorkera bidaia irabaziko dute.

Sistema Txertatuen masterra

Eta bukatzeko, jardunaldia aprobetxatu dute MUren Sistema Txertatuen masterraren nondik norakoak aditzera emateko; 2011an jarriko dute martxan, bi urteko masterra izango da eta oso praktikoa izango dela azaldu du Eñaut Muxikak, MUko Sistema Txertatuen masterreko koordinatzaileak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak