'Hatsaren kulunka' liburua aurkeztuko dute gaur, eguaztena

Oihana Elorza Gorostiza 2010ko abe. 1a, 14:58

Joan den urteko Literaturako Nobel saridun Herta Müller idazlearen lanaren itzulpena da. Ibon Uribarrik itzuli du, AEDk urtero ematen duen Jokin Zaitegi bekari esker. Arrasate Irratian elkarrizketa egin diote eta hemen duzue entzungai.

Liburuaren aurkezpena gaur, eguaztena, da Kulturateko Jokin Zaitegi aretoan, 18:30ean. Ibon Uribarri itzultzailea hantxe izango da.

Bide batez, aurtengo Literaturako Nobel saria Mario Vargas Llosak irabazi du eta haren lana itzultzeko beka lortzeko, abenduaren 21 baino lehen eman behar da izena.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak