Atzo, martitzena, azaroak 30, hasi zen AED elkarteak antolatutako Literaturjauziak ekimena, Xabier Amurizaren hitzaldiarekin, Eskola Politeknikoaren 5. eraikinean.
Euskara batuaren gainean jardun zuen Amurizak, Osoa, Lehiakorra, Nazionala. Euskara batuaren bigarren jaiotza izenburupean kaleratu duen saiakera oinarri hartuta. Bestela esanda, euskara batua bera, euskara batuaren ajeak eta bestelakoak azteru zituen hitzaldian.
Gaur, eguaztena, berriz, Herta Müllerren Hatsaren Kulunka liburuaren itzulpena aurkeztuko dute (18:30ean, Kulturateko Jokin Zaitegi aretoan). Literaturjauziek bihar (eguena) eta barikuan izango dute jarraipena. Itxaro Artola AEDko dinamizatzaileak eman ditu xehetasunak Arrasate Irratian.