Imanol Exposito: "Formigalerako forfaiten tramitazio berriaz informatuko dugu Besaideren egoitzan"

Aitziber Aranburuzabala Juldain 2010ko aza. 30a, 15:57

Debagoiendar asko joaten dira Formigalera eskiatzera; bada, aurrerantzean, eski estazio horretarako forfaita eskuratu gura duenak txartel pertsonalizatua izan beharko du.

Orain arte ez bezala, hemendik aurrera hainbat estaziotan –Formigalen kasu– eskiatu gura duenak ez du nahiko izango estazioko txarteldegian forfaita ordainduta, eskizale bakoitzak aldez aurretik eskuratutako txartel pertsonalizatua eduki beharko du-eta. Aldaketa horien guztien berri emateko eta, era berean, tramitazio horiek egiten laguntzeko, Besaide mendi taldeko eski sailekoek hainbat bulego-hitzordu proposatu dituzte. Hitzorduak hauek dira: azaroaren 30ean eta abenduaren 7an, 13an, 15ean, 20an eta 21ean, 18:30etik 19:30era. Jarraian dituzue entzungai Besaideko kide Imanol Expositok Arrasate Irratian esandakoak.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak