610 liburu daude ikusgai Euskarazko Unibertsitate-Liburuen erakusketan

Amaia Txintxurreta Guridi 2010ko aza. 30a, 15:09

Mondragon Unibertsitateak eta Unibertsitateko Euskal Irakasleen Elkarteak, EIREk, Euskarazko Unibertsitate-Liburuen VI. erakusketa antolatu dute. Erakusketa Mondragon Unibertsitateak Arrasaten duen fakultateko liburutegian izango da gaurtik egubakoitzera bitartean.

 

Aurtengo erakusketan 610 liburu aurki daitezke. Guztiak ikasliburuak dira, euskal ikasleek euskarazko materialarekin ikas dezaten egindakoak. Alde batetik, beste hizkuntza batzuetatik euskarara itzulitako liburuak daude; bai irakasleek, bai unibertsitateek aintzat hartu dituzten izenburuak itzuli dituzte. Bestalde, sormen liburuak ere badaude, euskaraz sortutako liburuak.

Bestelako ekintzak ere bai

Erakusketa zabalik izango da egubakoitzera arte eta horrekin batera, mahai-inguruak eta hitzaldiak ere izango dira egunotan, MU bere fakultate ezberdinetan ospatzen ari den euskararen astearen barruan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak