Edu Orgazek harmailatik ikusi behar izan zuen zapatuko lehia. Aranburuzabala, Zubiaurre, Santos, Kruzeta, Aldanondo, Isasmendi eta Herrerok hasi zuten lehia. Hasierako minutuetan partiduari neurria hartzea kosta zitzaien arrasatearrei; ondorioz, lehenengo minutuetan 1-4 atzetik joan ziren. Poliki-poliki, baina, defentsan hobetu eta partiduaren jabetza hartu zuten. Aldageletara 16-14 aurretik iritsi ziren etxekoak.
Tentsio handiko uneak
Bigarren zatia ondo hasi zuten Orgazen mutilek. 10. minuturako sei goleko aldea hartu zuten (23-17). Baina, defentsan egindako hutsegiteen ondorioz Hondarribiak tartea murriztu zuen. Azkeneko zazpi minutuetan 26-26 berdindu zuen lehia Hondarribiak.
Hala, tentsio handiko uneak bizi izan ziren Musakolako kantxan. Azkeneko minutuetan Callejak penalti bat huts egin zuen; eta, Hondarribiarren atezainak hainbat gol aukera garbi geratu zituen. Hala, gol bakarreko aldearekin irabazi zuen Hondarribiak arrasatearren kantxan.