The Hot Wok: ikuslea puztea lortu duen haizezko bolada bortitza gaztetxean

Jokin Bereziartua Lizarazu 2010ko aza. 26a, 03:53

The Hot Wok taldeak itxi ditu azaroko Kooltur Ostegunak. Laukote gasteiztarra ohikoa ez den proposamenarekin etorri da gaztetxera. Jazza ardatz, eta funky ukitu nabariekin, gaztetxera hurbildutako ikuslegoari goi mailako emanaldi bat eskaini diete. Jende gutxi hurbildu da gaztetxera –86 sarrera saldu dira– baina horrek ez du festa zapuztu. Talde gasteiztarrari ezin izan zaio gehiago eskatu jarrera aldetik eta musikalki ere emanaldi borobila eskaini dute. Tuba, saxofoi eta tronboiarekin haizezko bolada bortitza eragin dute gaztetxean, beti ere inprobisaziorako ahalmen infinitua erakutsi duen perkusionistak gidatuta. Umorea ez da falta izan eta uneoro sekulako gertutasuna erakutsi dute ikuslegoarekin.  

Kontzertuaren gaineko kronika eta Kooltur Ekintza taldeak abendurako antolatu dituen Kooltur Ostegunen gaineko informazio gehiago astelehenean irakurtzeko aukera izango duzue, Asteleheneko Goiena paperean. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak