MUren Gastronomia eta Sukaldeko Zientzien gradua aurkeztu dute

Mireia Bikuña 2010ko aza. 26a, 13:12

Eguaztenean aurkeztu zuen Basque Culinary Centerrek Gastronomia eta Sukaldeko Zientzien gradua. Aurkezpenean egon ziren  MUko errektore Josu Zabala, Basque Culinary Centerreko zuzendari Jose Mari Aizega, eta patronatuko hainbat sukaldari ezagun; besteak beste, Pedro Subijana, Juan Mari Arzak, Andoni Luis Aduriz eta Martin Berasategi.

Eurek eman zituzten gradu berriko ezaugarri nagusienak: ikasturte berrian hasiko dira eskolak ematen, 50 gazterendako lekua egongo da, lau urteko titulazio ofiziala izango da, Goi Hezkuntzako Europar Espaziora egokituta egongo da, eta finantzatzeko aukera eta beka-sistema propioa izango ditu.

1.200 metro koadro


Lau alor nagusi izango ditu gradu berriak: sukalde-areto-sommelier teknikak; negoziazioaren kudeaketa; zientzia eta teknologia; eta kultura eta artea.
Basque Culinary Center Donostiako Parke Teknolgikoan dago. 1.200 metro koadro ditu, eta Zientzia Gastronomikoen ikerketa eta berrikuntza zentroa duen munduko fakultate bakarra izango da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak