Mihiluze txapelketaren beste saio bat egingo dute zapatuan Kulturaten

Jokin Bereziartua Lizarazu 2010ko aza. 26a, 09:05

Txatxilipurdik kudeatzen dituen gazte txokoen eta Udaleko Gazteria Sailaren eskutik, plan paregabea izango da bihar Kulturateko areto nagusian. Iaz horren arrakastatsua izan zen ekimena errepikatu egingo dute: Mihiluze txapelketa erraldoia, hain zuzen. Izan ere, Lander Juaristi Txatxilipurdiko dinamizatzaileak aditzera eman duenez, Mihiluze txapelketak "xarma berezia" dauka gaztetxoen artean: "Euskararekin jolasten duen jolasa da, egokia guretako eta erakargarria gaztetxoendako" dio Juaristik.

Telebistako lehiaketaren formatu bera izango du. Taldeka lehiatuko dira eta finala pantaila handian jokatuko da. Binaka eman behar da izena eta antolatzaileek gomendatu dute izena aurrez ematea, gazte txokoetan edo gazte bulegoan. Izan ere, plazak mugatuak izango dira.
Lekua gelditzen bada bihar bertan eman daiteke izena, 17:00etatik 17:30era. Lehiaketa 17:30ean hasiko da eta espero dute 20:30etarako amaitzea. Jaia borobiltzeko musika izango da protagonista, DJ-en eskutik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak