Egoera zaila izan arren ez dela dramatizatu behar ikasiko dute Arrasateko gurasoek

Larraitz Zeberio Lekuona 2010ko aza. 25a, 09:30

Udal Prebentzio Sailak antolatutako guraso eskolako saioetan kasu praktikoak aztertuko dituzte datorren astean.

Azaroaren 30ean, martitzena, Hazten psikologia zentroko profesionalekin batera hainbat egoeratan gurasook ditugun jarrera okerrak aztertuko dituzte. Egoerak ez direla dramatizatu behar azalduko dute profesionalek eta kasu praktiko ugari aztertuko dituzte. Guztira hiru saio egingo dituzte.

. azaroaren 30ean, 14:45etik 16:15era 2-5 urte bitarteko seme-alabak dituzten gurasoekin Hazten psikologia zentroko adituekin.

. azaroaren 30ean, 18:30etik 20:00etara 12-16 urte bitarteko seme-alabak dituzten gurasoekin Hazten psikologia zentroko adituekin.

. abenduaren 2an, 14:45etik 16:15era 12-16 urte bitarteko seme-alabak dituzten gurasoekin. Kasu honetan Loredi Salegik gidatutako saioa izango da.

Izenemateak

Taldeak dagoeneko osatuta daudela adierazi digute Arrasateko Udal Prebentzio Sailetik baina norbaitek parte hartzea nahi badu telefono zenbaki honetara deitu dezake: 943 252 007.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak