Arrasatetik Madrilgo 'Gran Via'-ra, zarzuelaren eskutik

Arritxu Barruso 2010ko aza. 21a, 15:44

Izaskun Murgia Elkarte Lirikoko kideek XX. mende hasierako Madrilera eraman zituzten zapatu iluntzean Amaia antzokian batutakoak. Hori gutxi balitz Federico Chueca, La Gran Via zarzuelaren zuzendaria bera ere, estreinaldian izatea lortu zuten. "200 urte hilda daramatzala kontuan izanda ez da lan erraza izan. Asko erregutu egin behar izan diot, baina azkenean ere onartu du", azaldu zuen Tere Gonzalez elkarteko zuzendariak. Chuecak argi utzi zuen ez zela amodio konturik egongo, kritika soziala baizik; garai hartako agintarien eta gizartearen kritika satirikoa.

Madrilen barrena paseatzen

Hiriburuko txoko desberdinak ezagutzeko aukera izan zen, eta txoko horien bitartez bertan bizi ziren pertsonaiak: burgesia, zerbitzariak, lapurrak, polizia...  

La Gran Via zarzuelaren estreinaldia izan zen zapatukoa eta Amaia antzokia toperaino bete zen. Txalo zaparradek behin eta berriz eten zuten emanaldia. Zarzuelak beste behin ere sekulako arrakasta lortu du. Datorren egubakoitzean eta zapatuan ere emanaldi bana egingo dute.

Solidaritateak ere badu tokia aurtengo zarzuelan. Harreman GKEaren Indiako eta Mozambikeko proiektuetarako dirua biltzeko emanaldi bakoitzean margolan bat zozketatuko dute. Mertxe Arana eta Iñigo Arregirenak zozketatu dituzte asteon, eta hurrengo emanaldietan Nerea Bilbao eta Begoña Kortabarriaren lanak zozketatuko dira. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak