Info7 Eguna egingo dute hilaren 27an

Arritxu Barruso 2010ko aza. 21a, 11:43

Info7 irratiak bost urte beteko ditu 2011ko urtarrilean eta hori horrela, Euskal Herriko txoko desberdinak bisitatuko dituzte Geroz eta gehiago lelopean. Arrasaten hilaren 27an, zapatua, egingo dute Info7 Eguna.

"Euskal Herriko txoko guztietara heldu nahiko genuke, baina hori ez da posible gure lan taldea murritza delako. Horregatik Info7-ren aldeko mugimendua dagoen herrietara joango gara. Arrasaten, esaterako, herritarrek eurek antolatu dute eguneko egitaraua", azaldu du Eider Elduaien Info7-ko koordinatzaileak.


Zuzenekoa herriko plazatik


Arrasaten egun osoko festa antolatu dute. 11:30etik 14:00etara zuzeneko irratsaioa egingo dute Info7-ko kazetariek Herriko plazan. Saioa zuzenean entzungo da plazan ipiniko dituzten bozgorailuetatik, Info7ko uhinetatik eta webgunean bertan. Irratsaioa egiten ari diren bitartean, gainera, umeendako jolasak, txalaparta emanaldia eta pintxoak eta sagardoa egongo dira. 14:00etan bertso bazkaria egingo dute eta 22:30etik aurrera kontzertuak egongo dira Arrasateko gaztetxean; AMD, U.K. Bill eta Itziarren Semeak taldeak igoko dira taula gainera. Sarrera hiru euro ordaindu beharko da. Bazkarira joan nahi dutenek bestetik, Irati tabernan erosi beharko dute sarrera (10 euro).


'Geroz eta gehiago'


Info7 irratiaren kanpainaren helburua da bazkide gehiago lortzea, duela bost urte abian ipinitako proiektua garatzen jarraitu ahal izateko eta programazioa handitu ahal izateko. Gaur egun 1.800 bazkide inguru dira.
Hurrengo ospakizuna Durangon izango da abenduaren 6an, Ahotsenean. Bergarara ere etorriko dira baina eguna zehazteke dago.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak