Labur esanda, diru-funtsak eta Euskadiko Kutxako bertako bazkide langileen inplikazioa (finantza-aholkulari eta proiektuko boluntario gisa) jartzen ditu enpresa finantzariak gazteen eskura.
526 hautagairen artean
Corresponsables Fundazioak eman dio saria (I. Corresponsables Saria) Euskadiko Kutxari, 526 hautagairen artean; hain justu, gizarte erantzukizunaren arloan ekimenik berritzaile eta iraunkorrenak gauzatu dituztenek eskuratu dituzte sariok. 15 izan dira guztira saridunak.
Madrilgo Maphreren Konbentzio Zentroan izan zen sari banaketa ekitaldia, eguenean, hilaren 18an, Ramon Jauregi, Espainiako gobernuko presidentziako ministroa buru zela.