Gose taldearen laugaren diskoa, larrosa, kaleratzear

Aitziber Aranburuzabala Juldain 2010ko aza. 19a, 13:23

Gose taldearen lan berria bitxia da oso, besteak beste CDarekin batera DVDa ere badakarrelako. CDan, aurreko diskoetako 12 kantu bertsionatu batu dituzte; horiek guztiak, Euskal Hedrriko musikari ezagunen kolaborazioekin. Durangoko Azokan aurkeztuko dute.

Ezagun da Durangoko azoka gerturatzen dabilela eta urtero moduan Euskal Herriko kultura azoka ezagun horren atarian argitaratzen dira disko zein liburu gehienak. Aurtengo Durangoko edizioan, duda barik, egongo dira bai, debagoieneko artisten lanak ere; horien artean izango da, Arrasateko Gose taldearen 4.lana.

Grisa, zuria eta gorria izan dira, Gose taldeak euren diskoetarako aukeratutako koloreak. Oraingoa, Durangoko azokan aurkeztuko dutena, larrosa izango da. Disko bakoitzak bere nortasuna izan badu, labatik ateratzeko dagoen horrek ere badu zer aipatu.

Hasteko, CDa bakarrik beharrean, CD-DVDa izango delako. CDak aldez aurretik, ezagutzen ditugun Goseren 12 kantu bertsionatu; horiek guztiak Euskal Herrian ikur diren musikariekin kantatuak. Disko larrosean kantuan edo lanean (istrumenturen bat jotzen) entzungo ditugu, bada: Oskorriko Natxo de Felipe, Bixente Martinez eta Anton Latxa; Fermin Muguruza; Gari; Josu Zabala; Mikel Urdangarin; Oreka TX; Petti & Andoni Zubiaga; Pirritx eta Porrotx eta Bonberenea Txaranga; Makala; Marea taldeko Kutxi Romero; Naroa Gaintza; eta Miren Gaztañaga & Ander Lipus.
 
Bestelakoak dira berriz, Mikel Clementek egindako DVDan jasotzen dituztenak: “On egin”! Dokumentala, bideoklipak, kontzertua...beste hainbaten artean.
 
Gorria diskoa grabatzen ari zirela okurritu zitzaien ideia; taldekideek euren webgunean diotenez, eta euren buruari zein jarraitzaileei omenaldi moduko bat dela disko berria.

Arrasateko Gose taldearen lan berriaz gozatzeko, bada, Durangoko Azoka heldu arte itxaron behar, han aurkeztuko da-eta. Erosi gura duenak azokan, taldearen kontzerturen baten edo gose.info webgunean izango du bidea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak