Kirol entitateen kalitatea hobetzeko lehenengo promoziokoek bukatu dute 3K proiektua

Amaia Txintxurreta Guridi 2010ko aza. 19a, 11:02

3K proiektua kirol erakundeen kudeaketa hobetzeko proiektua da, eta lehenengo promozioko 10 kirol erakundek jaso dute diploma ikasturtea bukatu dutelako. Lehenengo mailan dabiltzan beste 24 kirol elkarteri ere, banatu dizkiete agiriak.

3K proiektua orain 4 urte sortu zen. Bertan, Gipuzkoa, Bizkaia eta Arabako 54 bat kirol klub, federazio eta kirol enpresa pribatu batzen dira, eta helburua da, kirol entitateetan kalitatea hobetzea. Horretarako, EFQM eredua erabiltzen dute.

Diploma banaketa

3K proiektua 3 kurtsotan banatzen da eta bukatu du ikasturtea lehenengo promozioak. Horregatik, proiektua bukatu duten kirol institutuek, federazioek eta klubek, diplomak jaso dituzte. Zehazki esateko, Gipuzkoako 6 elkartek eta Bizkaiko 4 elkartek jaso dituzte diplomak, izan ere, Arabakoak urtebete beranduago hasi ziren proiektuan, beraz, Arabako lehenengo promozioa hurrengo ikasturtean irtengo da. 10 diploma horiez gain, lehenengo mailan dauden 24 elkartek ere, agiri bana jaso dituzte.

Athlon ere 3K proiektuan

Esan bezala, kalitatean bikaintasunera iristeko, elkarteak kudeatzen dituzte 3K proiektuan eta proiektu horretan sartuta dago Debagoieneko kooperatiba elkarte bat ere: jarduera fisiko eta osasunaren sustapen eta prebentzioan diharduen Athlon.

Athlonekoek hurrengo urtean amaituko dute 3K proiektua eta orduan jasoko dute diploma. Baina bitartean, kalitatea hobetzeko bidean lanean jardungo dutela adierazi ziguten, Kalitate eta Bikaintasunaren astearen barruan, Bizkaiko, Gipuzkoako eta Arabako Foru Aldundiek, eta Euskalitek Garaia Berrikuntza Gunean egindako ekitaldian.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak