3K proiektua orain 4 urte sortu zen. Bertan, Gipuzkoa, Bizkaia eta Arabako 54 bat kirol klub, federazio eta kirol enpresa pribatu batzen dira, eta helburua da, kirol entitateetan kalitatea hobetzea. Horretarako, EFQM eredua erabiltzen dute.
Diploma banaketa
3K proiektua 3 kurtsotan banatzen da eta bukatu du ikasturtea lehenengo promozioak. Horregatik, proiektua bukatu duten kirol institutuek, federazioek eta klubek, diplomak jaso dituzte. Zehazki esateko, Gipuzkoako 6 elkartek eta Bizkaiko 4 elkartek jaso dituzte diplomak, izan ere, Arabakoak urtebete beranduago hasi ziren proiektuan, beraz, Arabako lehenengo promozioa hurrengo ikasturtean irtengo da. 10 diploma horiez gain, lehenengo mailan dauden 24 elkartek ere, agiri bana jaso dituzte.
Athlon ere 3K proiektuan
Esan bezala, kalitatean bikaintasunera iristeko, elkarteak kudeatzen dituzte 3K proiektuan eta proiektu horretan sartuta dago Debagoieneko kooperatiba elkarte bat ere: jarduera fisiko eta osasunaren sustapen eta prebentzioan diharduen Athlon.
Athlonekoek hurrengo urtean amaituko dute 3K proiektua eta orduan jasoko dute diploma. Baina bitartean, kalitatea hobetzeko bidean lanean jardungo dutela adierazi ziguten, Kalitate eta Bikaintasunaren astearen barruan, Bizkaiko, Gipuzkoako eta Arabako Foru Aldundiek, eta Euskalitek Garaia Berrikuntza Gunean egindako ekitaldian.