Musakolako erretiratuen etxeko taberna eta Abaroa zein Iturbide egoitzeko ileapaindegiak esleitzeko prozesuak martxan

Larraitz Zeberio Lekuona 2010ko aza. 16a, 12:22

Interesatuek hilaren 22a baino lehen aurkeztu behar dute eskatutako informazioa.

  <!-- @page { margin: 2cm } P { margin-bottom: 0.21cm } -->

Arrasateko Udalak Musakolako erretiratuen etxeko taberna eta Abaroa zein Iturbide egoitzetako ileapaindegi zerbitzuak esleitu behar ditu eta lehiaketa deitu du. Urtebeteko esleipenak izango dira, bost urtera arte luzatu daitezkeenak.

 

Baldintzak

Musakolako erretiratuen etxeko tabernaren ustiapena hartzen duenak zerbitzu hori astelehenetik domekara bitartean eman beharko du. Bere lana izango da, halaber, atezain lanak egitea, taberna zerbitzurako diren lokalen eta instalazioen erabilera zaintzea eta garbiketa lanak egitea. Gainera, gutxienez urtean behin, egoitzako lehio guztiak garbitu beharko ditu.

     Abaroako zein Iturbide egoitzetako ileapaindegiak hartzen dituenak biak mantendu beharko ditu zabalik. Ileapaindegiak hornituta daude eta zerbitzua eman beharreko ordutegiak finkatuta. Garbiketa lanak ere onuradunak egin beharko ditu.

     Baldintza horien gaineko xehetasun gehiago behar izanez gero jakin kontsultarako gertu dituzuela ongizate saileko bulegoan zein Biztanleen Arreta Zerbitzuan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak