JMAk sei milioi inbertitu ditu lidergoa sendotzeko

Lander Muñagorri 2010ko aza. 15a, 12:45

Arrasateko JMA Alejandro Altuna enpresak sei milioi euroko inbertsioa egin du azken bi urteetan prozesuen automatizazioa eta produktuen garapena bultzatzeko. Era horretan, enpresak 1997an ikerkuntza eta garapenaren (I+G) alde eman zuen apustuari jarraipena eman dio. Era horretan, egungo krisiari aurre egiten ari zaio, Arrasateko enpresak aditzera eman duenaren arabera.

Gaur egun, giltzez gain, JMA Alejandro Altunak bikoizketa makinak, telemandoak eta gisa horretako makinak egiten ditu. Maila honetan eman den pausu garrantzitsuenetako bat transponder teknologiaren garapena izan da, hau da, ibilgailuen giltza gehienetan txertatuta datozen gailu elektronikoen garapena.

Aldundiaren laguntza

Enpresa arrasatearrak automobilgintzara zuzendutako proiektu berri bat jarri du martxan. Gipuzkoako Foru Aldundiak Krisiaren Aurkako 2010 Planean txertatu du, eta JMAk 350.000 euroko inbertsioa egin berri du. Horren arabera, makina berri bat garatu dute, non estetikoki baliagarriak ez diren piezak identifikatzeko gai den. Aurreikuspenen arabera, proiektu hori 2011ko otsailerako egongo da amaituta.

Azpimarratu behar da, gaur egun ez dagoela gisa horretako makinarik merkatuan. Era horretan, makina hau garatzen denean, JMA automobilgintzako bezeroen aurrean erreferente bihurtuko da. Era horretan, sektorean duen lidergoa mantentzea lortuko du.

Arrasateko egoitzan 200 pertsonak egiten dute lan, gaur egun. Horrez gain, beste lau planta dauzka Mexiko, Txina, Argentina eta Italian; baita beste zazpi filial ere. Guztien artean, 450 milioi giltza egiten dituzte urtean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak