Saiolanek 25. urteurrena ospatuko du ekitaldi batekin

Leire Kortabarria 2010ko aza. 16a, 10:17

Saiolanek, Mondragon Korporazioaren enpresa eta berrikuntza guneak 25 urte bete dituela ospatzeko ekitaldia egingo dute hilaren 26an, egubakoitza. Garaia berrikuntza gunean izango da.

Arteman Komunikazioko Gorka Etxabek aurkeztuko du Saiolanen ekitaldia, eta hiru zati izango ditu:

    •    Un paso más hacia la promoción y el desarrollo empresarial izeneko mahai-ingurua. Berrikuntzaren eta ekintzailetasunaren gaineko mahai inguruan moderatzaile lana Orkestra institutuko zuzendariak egingo du. Mahai inguru horretan egongo dira Jesus Alberdi (Elkargiko zuzendari ohia eta SPRIko zuzendari orokor ohia), Xabier Garmendia (Industriako sailburuordea), Javier Sotil (Mondragon korporazioko presidenteordea), Guillermo Ulazia  (Innobasque) eta Armin Isasti (Saiolan).
    •    Bigarren zatian 25.urteurreneko memoria aurkeztuko du Armin Isastik, biolontxeloaren musika ‘txuriak’ lagunduta.
    •    Ekitaldiari amaiera emateko bisita gidatu bat egingo da instalazio berrietatik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak