"Aloñaren zonakako defentsaren aurrean joko azkarra egingo dugu"

Mireia Bikuña 2010ko aza. 12a, 14:50

Sustrai Aloña Mendik eta Mondragon Unibertsitateak derbi "historiko" jokatuko dute bihar Oñatin (Zubikoa, 18:00etan). Lehen aldiz neurtuko dituzte indarrak bi taldeek lehen nazional mailan. Derbia izateagatik, partidu borrokatua eta parekatua izango da, baina arrasatearrek garaipena ezinbestekoa dute, lasai egoteko. Aloñak bikain hasi du liga txapelketa. MUko entrenatzaile Josu Larreategi Arrasate Irratiko mikrofonoetan egon da derbiaren gainean berba egiten. Jarraian duzue elkarrizketa entzungai.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak