Hona hemen Amaia Udal Antzokiko ekitaldian esan zituztenetako batzuk:
Lourdes Idoiaga, Oñatiko alkatea: “Beharrezkoa da Goiena moduko zerbitzu bat”, “oso hurbileko sentitzen zaituztegu”.
Edorta Arana, Gurel: “Leintz-Gatzagan zerbitzu moduan ikusten dugu Goiena. Gertutasun eta nortasun propioa ditu”.
Agurne Barruso, Bergarako alkatea eta Mankomunitateko ordezkaria: “Herrien arteko harremanak sendotzeko balio du Goienak, eta bailarako ikuspegia ere sendotu egin du”; Mankomunitateak eskualdeko euskal komunikabideen aldeko apustua egiten du”.
Itsaso Mendizabal, Jardun: “Etxe guztietara eta jende guztiarengana ailegatzea lortu da”.
Maria Jesus Aranburu, Gipuzkoako Foru Aldundiko Euskara eta Kultura diputatua: “Aldunditik inbidia pixka batekin ikusten dugu inguru hau; saiatu arren oraindik ez dugu ikusten momentua beste bailara batean halako batasuna duen proiektua gauzatzeko”; “eta hizkuntzari dagokionez, guk egiten ez badugu beste inork ez du egingo”
Lourdes Auzmendi, Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako sailburuordea: “Goienak bide luzea egin du, ongi egindako bidea. Komunikabide batendako erronka da hizkuntza zela erabili, eta Goienak bete-betean asmatu du zuzentasunean baina tokiko ñabardurekin; Goienak beti gertu izango gaitu erronka berrietan laguntzeko”.