Ikusle guztiendako umorea dakar Los Modernos taldeak, 'Fo' antzezlanarekin

Jokin Bereziartua Lizarazu 2010ko aza. 11a, 13:49

Los Modernos antzerki taldeak bere azken antzezlana aurkeztuko du domekan Amaia antzokian (19:30). Fo izenarekin bataiatu dute eta Dario Fo idazle eta antzerkigileak Literaturako Nobel Saria jaso zuenean esandakoak oinarri hartuta jarri diote izena obrari: "Helburua jendeak barre egitea da", adierazi zuen idazleak obraren gainean. Bada, Fo obrak helburu hori soberan betetzen du

Obrak Fo izeneko filosofo bat du protagonista. Filosofoaren arau eta ereduek gai existentzial eta traszendetalak jorratzera eramango ditu Alejandro Orlando eta Pedro Paiva antzezle bikotea. Hala, gaiok jorratzerakoan egoera umoretsuekin aurkituko dira.
Ikusle guztiondako umorea jorratu ohi du Los Modernos taldeak, umore adimentsutik urruti. Komediarako oso iaioak direla argi erakutsi dute euren ibilbidean zehar eta Fo-rekin ere ez dute ikuslea axolagabe utziko. Taldearen beste apustu polit bat da, ikuslea harritzen duena. Oro har, asko gustatu ohi den proposamena da. Taldearen bestelako lanak moduan, zaila da Fo definitzea eta onena, beraz, norberak ikusi eta norberak baloratzea izango da. Gogoratu hitzordua: domekan 19:30ean da, Amaia antzokian. Sarrera hamar euro ordaindu beharko da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak