Eguenean zabalduko ditu ateak Arrasateko Kulturaten Aranzadi Zientzia Elkarteak eta Intxorta 1937 Kultur Elkarteak prestatutako erakusketak. Bi zati izango ditu beronek. Batetik, Euskal Herrian eta Espainian 36ko gerrako hobiak azaleratzeko Aranzadiko ikertzaile eta boluntarioek egindako lana erakutsiko da argazki eta panelen bidez.
'Hazia erein zenutenoi'
Intxorta 1937 Kultur elkarteak bestalde, Hazia erein zenutenoi leloa jarri dio bere erakusketa zatiari. Elkarteko kide den Juan Ramon Garaik azaldu digunez, euren asmoa da Debagoienean eta Debabarrenean desagertu diren guztiei izenak eta aurpegiak jartzea, eta helburu horretan egindako lana erakutsiko dute: elkartearen hasierako urratsak, kolaboratu izan duten argitalpenak eta egindako ikus-entzunezkoak...
Ekitaldi gehiago
Garairen hitzetan, memoria historikoa berreskuratzea eta horrela justizia egitea dira erakusketaren helburuak, eta helburu horrekin beste hainbat ekitaldi ere prestatu dituzte datozen asteotarako; tartean Intxorta 1937k argitaletxe moduan kaleratuko duen lehen lanaren aurkezpena, Maite Landinek eta Juan Ramon Garaik berak idatzitako Punto Final. Última testigo eleberri historikoa, hain zuzen ere.
Ekitaldiaren egitaraua
Azaroaren 8a, astelehena 20:30, Amaia Antzokian Izarren argia pelikularen emanaldia
Azaroaren 11a, eguena 19:00, Kulturaten Erakusketaren inaugurazioa eta Pako Etxeberriak eskainiko duen Exhumando fosas, recuperando dignidades izeneko hitzaldia
Azaroaren 18a, zapatua 19:00 Kulturaten Gerra Zibila Euskal Herrian Elgetako ibilbide tematikoaren inguruko dokumentala. Julia Monge eta Josuren Murgizu izango dira hizlariak
Azaroaren 23a, martitzena 19:00, Kulturaten Malko Gorriak dokumentalaren aurkezpena. Juan Ramon Garai eta Jose Ramon Intxauspe izango dira hizlariak
Abenduaren 2a, egubakoitza 19:00 Kulturaten Maite Landinek eta Juan Ramon garaik idatzi duten Punto Final. Última testigo eleberri historikoaren aurkezpena.
|
ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.
ASTEBURUETAKO BULETINA
Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.
Harpidetza aukera guztiak