Aranzadiren eta Intxorta 1937ren erakusketa, eguenetik ikusgai

Txomin Madina Milikua 2010ko aza. 8a, 16:44

Eguenean zabalduko ditu ateak Arrasateko Kulturaten Aranzadi Zientzia Elkarteak eta Intxorta 1937 Kultur Elkarteak prestatutako erakusketak. Bi zati izango ditu beronek. Batetik, Euskal Herrian eta Espainian 36ko gerrako hobiak azaleratzeko Aranzadiko ikertzaile eta boluntarioek egindako lana erakutsiko da argazki eta panelen bidez.

'Hazia erein zenutenoi'

Intxorta 1937 Kultur elkarteak bestalde, Hazia erein zenutenoi leloa jarri dio bere erakusketa zatiari. Elkarteko kide den Juan Ramon Garaik azaldu digunez, euren asmoa da Debagoienean eta Debabarrenean desagertu diren guztiei izenak eta aurpegiak jartzea, eta helburu horretan egindako lana erakutsiko dute: elkartearen hasierako urratsak, kolaboratu izan duten argitalpenak eta egindako ikus-entzunezkoak...

 

Ekitaldi gehiago

Garairen hitzetan, memoria historikoa berreskuratzea eta horrela justizia egitea dira erakusketaren helburuak, eta helburu horrekin beste hainbat ekitaldi ere prestatu dituzte datozen asteotarako; tartean Intxorta 1937k argitaletxe moduan kaleratuko duen lehen lanaren aurkezpena, Maite Landinek eta Juan Ramon Garaik berak idatzitako Punto Final. Última testigo eleberri historikoa, hain zuzen ere.

 

Ekitaldiaren egitaraua

Azaroaren 8a, astelehena
20:30, Amaia Antzokian     
Izarren argia pelikularen emanaldia

Azaroaren 11a, eguena
19:00, Kulturaten     Erakusketaren inaugurazioa eta Pako Etxeberriak eskainiko duen Exhumando fosas, recuperando dignidades  izeneko hitzaldia  

Azaroaren 18a, zapatua
19:00 Kulturaten
Gerra Zibila Euskal Herrian Elgetako ibilbide tematikoaren inguruko dokumentala. Julia Monge eta Josuren Murgizu izango dira hizlariak

Azaroaren 23a,  martitzena
19:00, Kulturaten
Malko Gorriak dokumentalaren aurkezpena.  Juan Ramon Garai eta Jose Ramon Intxauspe izango dira hizlariak

Abenduaren 2a, egubakoitza
19:00 Kulturaten
Maite Landinek eta Juan Ramon garaik idatzi duten Punto Final. Última testigo eleberri historikoaren aurkezpena.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak