MUko ikasleak arrakastatsu berrikuntza lehiaketan

Txomin Madina Milikua 2010ko aza. 8a, 16:24

Sari nagusian hirugarren postua eta marketing atalean berriz, lehenengoa. Horiek izan ziren MUko diseinu industrialeko ikasleek ESTIAk, Iparraldeko Ingeniaritza Eskolak, antolatzen duen 24h of Innovation lehiaketan lortutako emaitzak. 25 ikasle inguruk hartu zuten Iparraldeko ESTIA Ingenieritza Eskolak antolatutako proiektu errealen berrikuntza lehiaketan.

Besteak beste Frantzia, Espainia eta Erresuma Batuko unibertsitatetako ikasleek hartu zuten parte lehiaketan. Bertan, 24 ordu dituzte lehiakideek enpresek planteatutako berrikuntza proiektu errealak garatzeko. MUtik joandako ikasleek, hiru taldetan hartu zuten parte, beste horrenbeste proiektu landuz: belarritako tapoien inguruan bat, sukalderako etorkizuneko plantxaren inguruan bestea eta Akitaniako museo baten sarrera berriz diseinatzea hirugarrena.

Etorkizuneko plantxaren proiektua landu zutenentzat izan zen sari nagusiko hirugarren postua; belarritako tapoiak landu zituztenentzat, aldiz, marketineko lehen saria.

Onurak

Ion Iriarte, MUko diseinu industrialeko irakaslearen esanetan, oso gustura daude ikasleek erakutsitako mailarekin, eta proiektu errealekin lan egitearen onurak ere azpimarratu ditu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak