Badator Jostailu Truke Merkatua

Ubane Madera 2010ko aza. 8a, 13:07

Bi aste barru, azaroaren 24an hasiko dira Txatxilipurdi elkartekoak Jostailu Truke Merkaturako jostailuak batzen, Arimazubin. Eta abenduaren 15era arte herriko auzoetan egingo dituzte jostailuak batzeko hitzorduak, 17:30etik 19:00ak arte. Jostailu bakoitzeko txartel bana emango dute eta txartel hori erabili beharko da jostailuengatik trukatzeko.

Truke azoka horretan parte hartu gura duenak egoera onean dauden jostailuak eraman behar ditu, baina hori bai, ez dituzte onartuko sexu bereizketarik edo indarkeriaren aldeko jarrerarik erakusten dituzten jostailurik. Bestalde, panpinak eta garraioak, kopurua edozein izanda ere, txartel bakar baten truke aldatuko dituzte.

Jostailuak batzeko hitzorduak

Esandako moduan, azaroaren 24an egin dute jostailuak batzeko aurrenengo hitzordua, Arimazubi plazan. Hurrengoak honako hauek dira: azaroaren 25ean Santa Marinako ludotekan; azaroaren 26an, Biteri plazan; azaroaren 30ean, Okendoko ludotekan; abenduaren 1ean, Santa Marinako plazan; abenduaren 2an, Arimazubi plazan; abenduaren 13an, Arimazubi plazan; abenduaren 14an, Santa Marinako ludotekan eta abenduaren 15ean, Okendoko ludotekan. Ordutegia izango da 17:30etik 19:00ak bitartean.

Azoka, abenduaren 19an

Gabonei begira antolatu du Txatxilipurdi elkarteak Jostailu Truke Merkatua, aurten zazpigarren aldiz. Abenduaren 19an egingo dute aurtengo azoka, erdiguneko ludotekan, Okendokoan (10:00-14:00etara).



ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak