Emanaldi landu, sakon eta lasaiarekin estreinatu ditu Garik 'Kooltur Ostegunak'

Jokin Bereziartua Lizarazu 2010ko aza. 5a, 11:59

200dik gora lagun bildu ziren atzo gaztetxean Gariren kontzertua ikusteko, eta ikusleen artean adin ezberdinetako jendea izan zen nagusi. Gazteen artean hainbatek Hertzainak garaiko Gari espero zuten eta akaso etsituta irtengo ziren gaztetxetik. Izan ere, rock gogorretik urruti, oso bestelako emanaldia eskaini zuen musikari legazpiarrak, haren azken diskoa –'16 lore'– aintzat hartuta: teknikoki oso emanaldi landua eta Gariren bertsiorik sakonena.

Hasi dira Kooltur Ostegunak, ondo hasi ere. Herritarren artean ikusmin handia piztu du Kooltur ekintza elkartearen ekimenak eta halaxe islatu zen atzo gaztetxean: 200dik gora sarrera saldu zituzten.

Gari bere formarik puruenean taularatu zen, 16 lore diskoa ardatz hartuta eta denetariko musika aparailuen artean. Emanaldi teknikoki landua eta protagonistaren sentimenduz jositako ahotsa, kontzertu ezberdina izan zen, gaztetxean ikustera ohituta ez gauden horietako saio bat.

Ordubete inguru iraun zuen kontzertuak; iraupen aldetik ondo: ez motzegi eta ezta luzeegi ere.

Azkenik errepertorioari dagokionez, aspaldiko kantuak abesti berriekin tartekatu zituen. Hori bai, egungo Gariren ukituarekin. Besteak beste, Hertzainak garaiko Ta ezer ez da berdin edo Aitormena kantuen bestelako bertsioak ez ziren falta izan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak