Bosgarren edukiontziaren aldeko apustua egin du Ormazabal diputatuak

Asier Alkorta 2010ko eka. 10a, 17:35

Hiri hondakinen inguruko hitzaldia eskaini zuen atzo Arrasateko Kulturaten Carlos Ormazabal, Garapen Iraunkorrerako Gipuzkoako Foru diputatuak. Bosgarren edukiontziaren aldeko apustua egin zuen beste behin ere. Ormazabalek azaldu zuen oraindik ere ezinezkoa dela jakitea ze bilketa sistemarekin birziklatzen den gehien: atez-ateko sistemarekin edo bost edukiontziekin. Azken hau esperientzia pilotu bat besterik ez delako oraindik.



Eta birzikla ezin daitezkeen hondakinekin zer? Ormazabalek azaldu zuen zabortegiak eta errauskailu plantak direla alternatiba bakarra. Hori horrela, Zubietan eraikiko duten errauskailuaren aldeko hitzak izan zituen. Proiektuak 260 milioi euroko aurrekontua dauka eta 2013 urte amaierarako martxan egotea aurreikusten dute. Ormazabalen hitzetan punta puntako teknologia erabiliko dute eta oso kontaminazio gutxi isuriko du, Europako legeek ezarritako gehiengoen azpitik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak