Denetariko ikastaro eta tailerrak Emakume Txokoan eta Jabetze Eskolan

Jokin Bereziartua Lizarazu 2010ko ira. 29a, 14:52
Emakume Txokoak eta Jabetze Eskolak urritik abendura arteko ikastaro eta tailerren berri eman dute. Ohikoa den moduan, eskaintza zabala da oso, denetariko ikastaro eta tailerrak eskainiko dituzte. Egubakoitzean, urriak 1, amaituko da izenemate epea.

Emakume Txokoak, besteak beste, yoga, pilates, dekorazio-arteak, Bollywoodeko eta Indiako dantzak, lotura afektiboak eta euskara ikasteko hastapen ikastaroa antolatu ditu. Jabetze Eskolak, bestalde, kameraren aurrean interpretatzen eta lidergoa eta talde lanean jarduteko ikastaroak antolatu ditu, besteak beste. Bestelako ikastaroen berri izan edo informazio gehiago gura duenak dei dezala 943 79 41 39 telefonora.

Izenematea, urriaren 1era arte
Izenemate epea eta egubakoitzera arte, urriak 1, egongo da zabalik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak