Fagor Taldeko euskara batzordeek II. topaketa egin zuten

Maider Arregi 2003ko urr. 27a, 11:08
Elkarren ezagutza sakondu eta euskara planekiko motibazioan eragiteko helburuarekin egin zuten topaketa Arantzazun, atzo, urriak 26. Guztira 100 pertsona bildu ziren.

Iazko esperientzia positiboa ikusita, aurten ere errepikatzea erabaki dute. Helburuen artean, elkartutako 100 pertsonen arteko ezagutza bultzatzea, hizkuntza politika elkarrekin definitzea eta euskara planekiko motibazioan eragitea daude. Horretarako lekurik aproposena Arantzazu zela pentsatu zuten eta horregatik bertan elkartu ziren.

Orain arte lan dezente egin dute, baina hala ere, oraindik lan handia egiteko dago, eta hurrengo urteetan ere horrelako topaketak egiteko asmoa dute.

Arratsaldea bertaratutakoek Oñatiko Nekazarien Elkartean egindako afari eder batekin amaitu zuten Fagorreko Euskara Batzordeko bigarren topaketa.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak