Intxorta elkarteak erakusketaren balantze positiboa egin du

Maider Arregi 2006ko urr. 17a, 18:10
Arrasateko Monterron kultura etxean zabalik egon den erakusketan mila pertsonatik gora ibili da. Intxorta Kultura Taldeak antolatu du erakusketa, eta horren barruan Rafael Ceciaga Cortazarren erakusketa ere ikusgai izan da.

Erakutsitako lanak direla eta zorionak jaso ditu Intxorta kultura elkarteak. Bai botiletan etorritako mezuengatik eta baita egindako zortzi panelengatik ere.

Arrasateko Institutuko irakasleak zoriondu nahi ditu elkarteak. Izan ere, behin baino gehiagotan joan baitira ikasleekin.

Intxorta 1937 Kultur Taldeak Rafael Ceciaga Cortazarri ere eskerrak eman nahi dizkio. Erakusketan izan dituen sei eskulanekin egindako lan handiarengatik. Izan ere, Buenos Aires-tik ekarri ditu eta hamabost egunetan bisita gidatuak egin eta egin ibili da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak