"Artelana eta herrilana"
"Eraikuntza lana eta esku lana, hori da gakoa. Gutxienez hiru hilabete pasatu dira handik lanera nindoala eta azken korronte abangoardistako eskultura zela pentsatu nuen. Hiper errealismo herritarra eta arte abstraktuaren integrazio baten ondorioz lortutako artelanaren kontzepzio berri baten aurrean nengoela pentsatu nuen. Burdin zati bateaz bi artearen arteko fusioa han zegoen. Burdinak lotzen zuen harria eta egurra. Hurrengo egunean leku beretik pasatzerakoan eraikuntza lanak ikusteak atentzioa eman zidan. Artelan hark garajeak egiteko indusketa baten ondoan zegoen eta indar elektriko kablez inguraturik zegoela konturatu nintzen. Hirugarren egunean obren parean kotxea gelditu nuen eta lotu nituen gauzak. Egurrezko kajoi bat lotuta zegoen burdin zati bateaz eskultura batetara. Joan dira egunak, asteak eta hilabeteak eta lanak eta obrek nahastuta jarraitzen dute. Arduragabekeria? Norena? Udalarena? Konstruktorarena? Espero nuen norbaitek salatuko zuela, Goienkarira argazki bat eta idatzi bat bidaliz. Baina hiru hilabete pasatu dira eta lana eta obrak amodiozko besarkadarekin lotuta daude. Aska dezagun artelana besarkada postmoderno horretatik eta topa ezazue argindarraren kajoientzat leku bat eta eskulturarentzat beste bat. Artea ere errespetatu behar da, batez ere diru publikoekin eginda dagoenean.
Iñaki Barrutia"