Autopistako lanetan izandako eztandaren biharamuna

Usoa Agirre 2006ko urr. 11a, 11:24
Atzoko sustoa ez dute berehalakoan ahaztuko Musakolako bizilagunek. Hiru zauritu arin eta kalte material ugari eragin zituen eztandak. Gaur, erantzukizunak eskatu eta salaketak jartzeko eguna da. Adierazpenak mp3an, irudiak eta argazkiak dituzu albistean.

Kalteren bat jasan dutenek Bergarako ertzain etxera jo beharko dute salaketa jartzera. Hemen bertako telefonoa: 943 53 47 20

Oihartzuna komunikabideetan

Gaurko prentsa eta bestelako hedabideetan oihartzun handia izan du atzoko gertaerak. Hemen bildu ditugu gaur argitaratutako titular batzuk:

Berria: Hiru zauritu eta kalte ugari Arrasaten A-1 errepideko obretan eginiko leherketagatik

Gara: Leherketa batek harri mordoa jaurti du Musakola auzora

El Diario Vasco: Una voladura causa tres heridos y daña coches y edificios en Arrasate

Noticias de Gipuzkoa: Una voladura controlada en la AP-1 provoca tres heridos y daños materiales en Arrasate

Gure blogarietako batek ere eman du atzo gertatutakoaren berri bere blogean:

Faroa: Eztanda autobidean

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak