Harriak erori dira Musakolako etxeetara autopistako lanen ondorioz

Maider Arregi 2006ko urr. 10a, 15:15
Hiru zauritu arin eta kalte material ugari eragin ditu eztandak. Eibar-Gasteiz autobideko lanak egiten dihardute, eta gaur, eguerdiko ordu bata aldera, leherketa baten ondorioz harri mordoa erori da Zigorrola aldera.

Santa Teresa auzoraino iritsi dira harriak, hau da, beste muturrean mendi kontran dauden etxeetaraino heldu dira.

Zorionez, ezbeharrak hiru zauritu arin baino ez ditu utzi, baina kalte materialak izugarriak izan dira: antenak, autoak, etxe atarietako hodiak, balkoian eskegitako izarak,…. parean harrapatutako dena apurtu dute harriek eta, esan beharrik ez dago, bizilagunek minutu beldurgarriak pasa dituztela. Udaltzainak eta ertzainak denuntziak jasotzen geratu dira.

Horrelako leherketak egiterakoan, aurrez abisatu egiten dute antza, baina udaltzaingotik adierazi digutenez, oraingoan ez dute abisurik eman. Iturri beretik jakinarazi digute arduradunek esan dutela gaurkoa baino indar handiagoko leherketak egin dituztela gehiagotan eta, beraz, ez dakitela zer gertatu den. Badirudi, pitzadura edo zirrikituren bat tokatu dela tartean, eta horregatik, gertatu dela ezbeharra.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak