Omenaldi hunkigarria 100 urteko Brigida Mongeri

Goiena 2006ko urr. 9a, 13:49
Arrasateko emakumerik zaharrenak 100 urte bete zituen atzo, urriak 8. Brigida Monge Garcia, 1906an jaio zen Valladoliden, San Roman de Ornija herri txikian. Goizean, omenaldi beroa egin diote lagun eta senitartekoek.

Oso gazte, 16 urte zituela, etorri zen Arrasatera, 1922an, Alfonso XIII.ren garaian hain zuzen ere. 1936an, ordea, gerra garaian, beste hainbat herritar bezala, herritik alde egin behar izan zuten errepublikarrak zirelako.

Bere senarra Kanpanzarren fusilatu zuten 36ko irailean. Eta egun, Debagoieneko gerra alargun bakarra da Brigida.

Ordutik hona, gure herrian bizi izan da 84 urte luzez. Bere alaba izan du beti ondoan, eta iazko apiriletik aurrera, Iturbide, jubilatuen egoitzan bizi da Brigida. Bi seme-alaba ditu, 6 iloba eta 12 birbiloba.

Omenaldia beroa Brigidari

Inguruko lagunekin eta senitartekoekin egindako ospakizunez gain, Arrasateko Udalak behar bezala zoriondu nahi izan du Brigida. Horregatik, gaur, urriak 9, goizean, omenaldia egin diote Iturbide egoitzan.

Besteak beste, Inazio Lakuntza alkatea eta Gipuzkoako Foru Aldundiko ordezkari Fernando Etxebarria izan dira. Alkateak udaletxeko zilarrezko intsignia oparitu dio herriaren izenean. Fernando Etxebarriak, Foru Aldundiko ordezkariak, ere, plaka oroigarria eman dio opari gisa. Eta Iturbideko egoitzako langileek lora sorta eskaini diote.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak