Maritxu Kajoi eguna: egitaraua eta autobus zerbitzua

Goiena 2006ko urr. 6a, 10:41
Txikiteroen zaindariaren festa nagusia hasi da Arrasaten. Goizeko 8etan, etxafuegoak bota dituzte herritarren logurak ahazteko. Bazkalostetik aurrera nabarituko da, baina, giroa animatzen joango dela.

Egitaraua

Egitaraua

17:00etan Auskalo kale animazio taldea izango da herriko bazterretan umore ona zabaltzen.

19:00etan haurrentzako erraldoi eta kilikiak izango dira Arrasateko Gaiteroekin batera.

20:00etan, urtero bezala, Maritxuri lore eskaintza egingo zaio herriko plazan, eta beti bezala, aurtengo miraria zein izango den jakingo dugu ordu horretan.

Gauerdian, dantzaldia izango da herriko plazan Iratxo taldearen eskutik. Eta Seber plazan Iruzta taldeak alaituko du gaua.

Autobus zerbitzu berezia

Maritxu Kajoi eguna dela eta, PESAk autobus zerbitzu bereziak jarri ditu gaur gauerako. Zapatu gauetan izaten den zerbitzu bera jarri dute gaur.

Eibartik Arrasatera, gaueko hamabietan hasi eta goizeko 6ak bitartean, ordu oro irtengo da busa.

Arrasatetik Eibarrera gauerdian hasi eta goizeko 6ak arte, ordu oro irtengo dira autobusak Zerrajeratik.

Eskoriatzatik Arrasaterako norabidean, 00:30ean hasi eta goizeko 6 t’erdietara izango dira autobusak ordu oro.

Arrasatetik Eskoriatzara, maiztasuna handiagoa izango da.

Oñatitik hiru bus irtengo dira Arrasatera. 01:00etan, 03:00etan eta 06:00etan.

Arrasatetik Oñatira, 00:40ean, 02:40ean eta 05:40ean.

Arrasate Irratian saio berezia

Arrasate Irratian gainera, urtero moduan, saio berezia egingo dugu arratsaldeko 8etan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak