Arrasate Musikalek aurreikuspen guztiak gainditu ditu aurtengo ikasturtean

Goiena 2006ko urr. 3a, 17:41
Izan ere, 102 ikasle berri matrikulatu dira. Ohikoena da 80tik ez pasatzea, baina aurten inoiz baino matrikula gehiago izan dituzte. Guztira, 564 ikasle arituko dira aurten Arrasate Musikalen. Marta Eizagirre zuzendariaren esanetan, ez zuten horrelakorik espero, errekor guztiak hautsi dituzte.

Horrez gain, ikasturteko berrikuntzarik nabarmenetarikoa da Arrasate Musikalek Aramaion emango dituela eskolak. Irakasle batek musika eskolak emango ditu astean behin.

Egoitza berrirako lanak

Bestalde, aurreikuspenen arabera, aurten hasiko dira egoitza berrirako lanak egiten. Arrasate Musikalek urte luzeak daramatza Aprendizen Eskola Zaharrean musikazaleei aterpe ematen. Baina aspalditik, eraikina egoera txarrean dago.

Ondorioz, Udalak proiektu bat du abian, musika eskola alboko Saiolan eraikinera eramateko.

Arrasate Musikalek ekarpenak egingo dizkio egitasmo horri eta badirudi, lanak aurten has daitezkeela.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak