Zerkaosteta ere oinezkoendako

Ubane Madera 2006ko urr. 3a, 14:14
Herriaren erdiko aldea oinezkoendako egokitzeko egitasmoarekin segituz, Udalak esleitu ditu Zerkaosteta kalea eta Arrasateko pasealekuaren zati bat oinezkoendako bihurtzeko lanak.

Hain justu ere, 1.400.000 euroko aurrekontua onartu dute, Obrak Sailak hala proposatuta. Orokorrean, zera egingo dute: zaborrerako lur azpiko edukiontziak sartu; autoen joan-etorriaren noranzkoa aldatu: goitik behera beharrean, behetik gora. Eta Azoka kalen egin duten moduan, zorua berdindu egingo dute, oinezkoendako zein ibilgailuendako.

Horrez gainera, espaloi berezia ipiniko dute, labankadarik ez egiteko egokitutakoa. Eta Lasagabaster dendaren parean, biribilgunea eraikiko dute, autoen joan-etorria bideratzeko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak