Maritxu Kajoi jaiko 'Nobenaixue'

Maider Arregi 2006ko ira. 29a, 10:04
Gaur, irailaren 29an, egingo da Maritxu Kajoi festako Nobenaixue 16:30etik aurrera. Maritxu Kajoi Komisiñuak Arabako errioxar ardoa eta gazta banatuko du herritarren artean.

Aurten, enbutu preziatua Bittor Amozarrain, Iban Silvar, Iosu Juan Llodio eta Mikel Sasiain mendizaleei emango dizkie Komisiñuak 20:00etan. Izan ere lau mendizale hauek bi espedizio desberdinetan zortzi mila metroko Gasherbrum II mendia egin dute. Hala, kupelatik ardoa ateratzeaz gain, gazta jango dute txikiteroekin.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak