Uztailaren 6an itxi zuten Aretxabaletatik Arrasatera sartzeko Mugarriteko sarrera, bertan lur-jauzi bat izan zelako. Bidegitik esan dutenez, sahiesbidera jausitako lurra berehala jaso zuten. Hala ere, konponketak egitea erabaki zuten, etorkizunean lur-jauzi gehiago ekiditzeko asmoz. Hori dela eta, orain arte ez dute bidea zabaldu, pareta batzuk indartzeko lanak egiten ibili direlako.
Orain arte, Aretxabaletatik Arrasaterako bidea egiten zutenek,bide zaharretik edo Bedoñako sarreratik joan behar izan dute. Datorren astelehenetik aurrera, ordea, Mugarriteko bidea erabilgarri egongo da.