Udaren etorrerarekin batera, jende gehienak dauka argi oporretara joan nahi duela. Hala ere, bidai agentzietara joaterako orduan, hainbeste eskaintzaren artean aukeratu beharra dago.
Amanda Sánchez, Arrasate Bidaiakeko turismo agenteak adierazi digunez, eskaera gehienak irletara joatekoak dira, bai Kanarietara, eta baita Balear irletara ere. Hala ere, jende ugarik leku ezberdinak ezagutu nahi dituela azaldu digu Amandak, kultura berrien bila. Horrela, Indonesia edota Txina dira eskaera berrien artean esanguratsuenak.
Azken orduko eskaintzak
Azken orduko eskaintzak ez dira falta Arrasate Bidaiaken, Horietan aipagarrienak, Tunezerako edota Egiptorako bidaiak dira.