'Bai eskolak euskalduntzeari!' kanpainak 1.700 sinadura lortu ditu Arrasaten

Maider Arregi 2006ko uzt. 13a, 19:26
Arrasaten 1.300 sinadura eta 1.700 lagunek eman diote babes kanpainari. Hala ere, D ereduan urteak eman dituzten ikasleen %33a ez da gai euskara behar bezala hitz egiteko.

Esperotako sinadura kopurua gainditu egin dute Arrasaten. Izan ere, 1.300 sinadura zuten hasierako helburu. Hala ere, oraindik D ereduan urteak eman dituzten ikasleen %33a ez da gai euskara behar bezala hitz egiteko.

Guztira 107.768 sinadura lortu ditu "Bai eskolak euskalduntzeari!" kanpainak Euskal Herri osoan. Biztanleen %5ak sinatu du. Sinadurak hiru administraziori bidaliko dizkiete: Paris, Gasteiz eta Iruñea. Eskaera argi bat ere egingo diete: "Administrazioek neska-mutilak euskaldundu daitezen baliabideak jartzea".

Kanpainak lau hilabete iraun du, eta sinadura-bilketak herriz herri egin dira. Iruñean, Senperen, Zallan, Gasteizen eta Tuteran, esate baterako, babes handia izan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak