Inazio Lakuntzak bake prozesuari buruz hitz egin du Arrasate Irratian

Maider Arregi 2006ko uzt. 13a, 13:15
Arrasateko alkateak, Inazio Lakuntzak, itxaropentsu ikusten du bake-prozesua. Zaila eta luzea izango den arren, bakea lortuko dela esan du. Datorren legegintzaldian Ezker Abertzaleko ordezkariren bat Udalean egongo dela uste duela ere adierazi du.

Inazio Lakuntzak bake prosezuarekiko "sentsazio ona" daukala esan du. Bi aldeak, ETA eta Gobernua, akordio batera iritsiko direla eta prozesuak aurrera egingo duela. Hala ere "laino beltzak" daudela azpimarratu du. "Izan ere, atxiloketak eta epaitegietako mugimenduak prozesua oztopatzen dute". Gaineratu du, PPk Auzitegi Nazionala eta epaileak "hartuta" dituela.

Udaleko bozeramaileen batzordeak hainbat kolektibo eta alderdi politikok aurkeztutako mozioak ere onartu dituztela esan du. Hala ere, "orain ikusi behar da eztabaida bitartez prozesuak izango duen garapena". Lakuntzak adierazi duenez, jarrera eta ohitura asko aldatu behar dira, baita politika estilo asko ere.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak