Arrasateko udalak lankidetza hitzarmena sinatu du Trafiko Zuzendaritza Nagusiarekin

Goiena 2006ko uzt. 12a, 18:40
Hitzarmen horrek abantaila handiak ekarriko dizkio Udalari, bi eremutan. Izan ere, lankidetza hitzarmen horren bitartez, Udala internetez sartuko da Trafiko Zuzendaritza Nagusiaren datu basean, Arrasaten behar diren ibilgailuen datuak momentuan bertan eskuratzeko.

Tramitea azkartuko du

Tramitea azkartuko du

Udaleko ogasun teknikariek azaldu dutenez, gertatzen da hiritarrak joaten direla udaletxera esanez dagoeneko eurena ez den auto baten zerga kobratu dietela. Kontua da, orain arte Trafiko Zuzendaritza Nagusiarekin harremanetan jartzeko izan duten aukera ia bakarra izan da postaren bitartez. Beraz, hiritarrak zioena egiaztatzeko eta okerra zuzentzeko gutxienez astebete itxaron behar zen eta hiritarrak buelta larregi ematen zituen.

Lankidetza hitzarmenarekin, berriz, Udala hiritarrak eskaera egiten duen unean bertan sartuko da Trafiko Zuzendaritza Nagusiaren datu basean, internetez. Horrek ekarriko du okerra unean bertan konponduko dela.

Udaltzainendako ere abantaila

Bestalde, Udaltzaingoan ere abantaila handia izango dute hemendik aurrera. Esate baterako, isunak jartzeko orduan arazoak izaten zituzten udaltzainek autoa Arrasatekoa ez bazen, norena ote zen ezin zutelako jakin. Posta bidez hartu behar zituzten datuak, hau da, behar zen unean baino, astebete geroago.

Orain berriz, autoren bat gaizki aparkatuta badago, traban badago, oztopoa bada edo arazorik sortzen badu, Udaltzaingoak ere aukera izango du Trafiko Zuzendaritza Nagusiaren datu basean sartzeko. Beraz, inolako eragozpenik ez du izango autoa kanpokoa bada ere, jabeari abisua emateko edo behar duen neurria hartzeko.

Konpromiso eta baldintzak

Udaltzaingoak, bestalde, konpromisoa hartuko du, jartzen dituen isunak ere Trafikora jakinarazteko.

Udala, beraz, Trafiko Zuzendaritza Nagusiaren datu basean sartzeko aukera izango du beti, baina baldintza batzuen barruan. Hau da, kontrol zorrotza egongo da, datu base horretako datuak edozein modutan ez erabiltzeko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak