Astelehena eta martitzena dira Toloñoko irteerara joateko izena emateko egunak

x.u. 2006ko uzt. 7a, 13:24
"Bizikletan asko ibili ez direnendako ere aproposa", horrela laburtu dute Besaide MTBko lagunek datorren hilaren 15ean Toloñora egingo duten irteera. Arabako Errioxako paraje ederretan ibiliko dira, mahasti artean, baso itxian eta landa zabaletan.contributors:

Gero, jendeak hala gura badu, oinez egingo dute Toloñora igotzeko azken tartea, bizikletan ez delako posible: "Merezi du gora igotzea, bista ederrak daude-eta: "Ordu laurdeneko igoera baino ez da". Orokorrean, irteera bera ere ez da gogorra: "Orain arte egin dugun lasaiena izango da, 22 kilometro inguruko ibilbidea da".

Irteera eta gero, Bastidan bertan bazkalduko dute, upelategi batean.Izenematea datorren astelehenean eta martitzenean, 19:30etik 20:30era, Besaideko egoitzan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak