Asteon hasi dituzte indusketa lanak Leze Txikin

Goiena 2006ko uzt. 6a, 13:37
Uztaila izanik, Alvaro Arrizabalaga arkeologoa eta bere taldea itzuli dira Leze Txikira indusketak egitera. Hasi besterik ez dira egin, baina aparteko ezer ez dute aurkitu oraingoz. Iazko ekinaldi aberatsaren ondotik, aurten basamortuan ibiltzea tokatzen dela esan du Arrizabalagak. Aurten betetzen dira 50 urte Joxe Migel Barandiaranek Lezetxikin lehenengo indusketak egin zituela.

Astelehenean hasi zituzten indusketak Leze Txikin. 18 lagunek osatzen dute lantaldea; Euskal Herrikoak dira gehienak baina kanpotarrak ere badira tartean, asturiarrak eta andaluziarrak kasu. Alvaro Arrizabalaga Oñatiko arkeologoaren agindupean dihardute lanean.

Iazkoa ekinaldi aberatsa; aurten ez dute apartekorik topatuko

Maila arkeologiko antzuak eta aberatsak tartekatuta daude Leze Txikiko aztarnategian. Iazkoa ekinaldi aberatsa izan zen, 96 urtetik izan den onena, eta horregatik, Arrizabalagak uste du zaila izango dela aparteko ezer aurkitzea aurten. Lehen egunak, behintzat, motel antzean joan dira.

Hilaren 22an amaituko dituzte indusketak.

Saio berezia GOITBn

Arkeologia kontuak eta Leze Txikiko indusketak izango dituzte hizpide aste honetan GOITBko Behazulo saioan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak